Idazten ari dela idazten duen idazlea

Idazten ari dela idazten duen idazlea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idazten-ari-dela-idazten-duen-idazlea/@@download/image/idazten_ari_del_1357903916.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Iban Zaldua
136.zenbakia
Idazle izateak eta idazteak sortzen dituen ajeei buruzko kontakizun laburrak bildu ditu Zalduak. Hainbat idazle-istorio ageri dira: literatur kritikari bati adarra jo nahi diona, sariei uko egiten diena, ondoko bidaiariek irakurtzen dutenari erreparatzen diona... Umorez eta ironiaz jositako istorioak ditu; katramila politak sortuz, irakurleari irribarre bihurria ateratzen dioten horietakoak. Erraz irakurtzen da eta nork bere buruaz barre egiten ikasteko ere balio du.