Idazteko makina batekin marraztu?

Idazteko makina batekin marraztu? Askorentzat idazteko makinak bilduma objektuak besterik ez dira, edergaiak etxeko apal batean. James Cook artista britainiarrarentzat ordea bere lan tresna da, idazteko makinarekin marraztu egiten baitu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idazteko-makina-batekin-marraztu/@@download/image/DSC01017.jpg
2021/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Askorentzat idazteko makinak bilduma objektuak besterik ez dira, edergaiak etxeko apal batean. James Cook artista britainiarrarentzat ordea bere lan tresna da, idazteko makinarekin marraztu egiten baitu!
Idazteko makina batekin marraztu?

Orain dela zazpi urte, Arte Ederrak ikasten zebilela, Cook-ek Paul Smith artistaren artikulu bat irakurri zuen. Bertan zioen idazteko makinekin artea egiten zuela 11 urte zituenetik. Smith-ek garuneko paralisia pairatzen zuen eta ondorioz, ezinezkoa zitzaion eskuak erabiltzea. Makina hauek erabili zituen beraz, bere sormenari bidea irekitzeko. Cook txundituta geratu zen bere lanagatik eta esperientzia probatu nahi izan zuen. Olivetti zahar batekin marraztu ote zezakeen berak? Erantzuna baiezko biribila da. 


Berehala ikusi zuen ez zuela edozein idazteko makina zaharrek balio. Guzti eskuzkoa direnak dira onenak, elektrikoak baino. Kanpoan lan egitea tokatzen bazaio idazteko makina eramangarriak erabiltzen ditu, eta pisutsuak, A3 formatukoak eta abar, bere estudioan uzten ditu. 

Hasiera batean, edozein karaktere egokia da marrazki bat osatzeko. Honetan hasi zenean, zuen idazteko makina zaharrari tekla batzuk ez aurrera ez atzera geratzen zitzaizkion. Berak dionez, bere estilo eta teklen aukeraketa esperientzia hartatik dator. Aurrearen duen gaiaren arabera karaktere jakin batzuk erabiltzen ditu. Adibidez teilatuen inklinaziorako "/" erabiltzen du. Zoritxarrez karaktere hau 60. hamarkadako erdialdera arte ez zen agertu, eta beraz, idazteko makina askok ez dute. Artistak 30 makinatik gora ditu! Kasu horietan, inklinazioa marrazteko "L" hizkia erabiltzen du. 

Eraikinak dira Cook-en gai kuttunenak, baina erretratuak ere egiten ditu, batez ere mandatuz. Honek, gaitasun berriak eskuratzeko beta ematen diola aipatzen du. Hala ere, batez ere estilo klasikoko eraikinak marraztea du atsegin. Papera txikia bada 3-4 egunetan amaitu dezake, baina egon dira mandatu batzuk hilabete behar izan duena amaitzeko!


"Niretzat artea ez da lan bat bakarrik, terapia bat baizik. Bertara itzuli naiteke gehien behar dudanetan eta natura esploratu". Hemen bere marrazki ederretako batzuk: