Idazlea zara? Lehiaketa hau interesatzen zaizu!
Abian da Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketa!
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du. Onena? Ipuin onenari 3.000 euroko saria emango dizkiote!
Hiru sari emango dituzte:
- Lehen saria: 3.000 €
- Bigarren saria: 1.500 €
- Zumaiako onenaren saria: 1.000 €
Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Gehiago jakin nahi? Irakurri baldintzak!
