Idatzi zure ipuina. Aurkitu ezazu kalean

Idatzi zure ipuina. Aurkitu ezazu kalean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idatzi-zure-ipuina-aurkitu-ezazu-kalean/@@download/image/aaeaaqaaaaaaaae_1479292069.jpg
2016/11/16
berria
Idaztea gustuko duzu eta zure ipuinak denen eskura egotea nahiko zenuke? Kalean ipuinak topatu nahi dituzu? Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultur Dealers izeneko ekimena jarri du martxan; Makina banatzaileen sistema berritzaile baten bidez, urritik abendura, pertsona hautatuek idatzitako mikroipuinak eta egile ezagunen pentsamendu testuak banatuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultur Dealers ekimenari esker, herritarrek mikroipuinak partekatzeko aukera izango dute abendua arte. Herri ezberdinetan jarritako makina batzuetan eskuragarri izango dira herritarrek idatzitako ipuin horiek, bertatik igarotzen denak inpriatu eta irakurtzeko.

Gipuzkoako zenbait puntutan jarrita, eta jendea biltzen den lekuetan, makina hauek bi aukera eskainiko dizkiote erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. "Fikzioa" aukerarako, deialdi bat egiten da idaztea gustuko duten guztientzat ekimen honetan parte hartu dezaten beren sorkuntza bidalita.

Mikroipuinok originalak eta norberak sortuak izan beharko dira. Edonork parte har dezake testua euskaraz edo gaztelaniaz bidalita www.kulturdealers.com webera.

Testuek gehienez 2.000 karaktere izango dituzte (espazioak zenbatuta) eta gaia librea izango da.

"Pentsamendua" izeneko aukeraren barruan, makinek jada argitaratuak izan diren testuak bilduko dituzte. Aforismoak, pentsamenduko pieza laburrak, filosofia eta abar izango dira. Liburu-saltzaileen gremioak, liburu-denden lankidetzarekin, testu horien hautaketa egingo du.

Ideia da, beraz, egile hautatuek, epaimahaikoek eta idazleek sari bat izatea liburu-bonu batekin. Bonu horiek proiektuan parte hartzen duten liburu-dendetan aldatu ahal izango dira.

INFORMAZIO GEHIAGO: KULTUR DEALERS