Iceberg laukizuzena?

Iceberg laukizuzena? Nasak izozmendi bitxi hau topatu du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iceberg-laukizuzena/@@download/image/Captura de pantalla 2018-10-23 a las 10.15.55.png
2018/10/23
berria
Nasak izozmendi bitxi hau topatu du!
Iceberg laukizuzena?

Txokolate zuriko tableta perfektu baten moduko iceberg bat? Bai, posible da. Nasak Antartidan topatu berri du, Larsen C izotz masatik bereizi berria. Iceberg erraldoi honek laukizuzen forma perfektua dauka, aldeak perfektuki berdinak eta baita bere azalera ere. Antartidako izotz masatik etengabe bereizten dira izozmendi berriak, eta honako hau azken hilabeteetako handienetakoa da.

Hala, Antartidaren forma berriro aldatu da. Etengabe doa eraldatzen, geroz eta azkarrago; planetaren berotzeak ez du etenik, eta zuzenean eragiten dio Lurraren hozkailu handiari. Oraindik ikusteke dago izotz masa hauen urtzeak itsasoan eta kliman izango duen eragina.