Ice Age (La edad de hielo / LAge de glace) ***

Bunny animaziozko artelanaren zuzendariaren estreinako film luzea da Ice Age aparta. Istorioa glaziazio sasoian dago girotua, eta marrazki bizidunak ordenagailuz daude diseinatuta. Nagi hatzbiko ipurterre batek ama galdu berri duen haurtxo bat aitarengana eramateko ardura hartu du. Misio horretan, mamut zorrotz, urtxintxa jostalari eta tigre susmagarri baten babesa du. Titan A.E. erdipurdikoaren porrota eta gero, Fox ekoiztetxeak Disney eta DreamWorks boteretsuei aurre egin asmoz atondu zuen proiektu berria izan zen Ice Age. Punta-puntako animazioaz aberastutako komedia dibertigarria da.