IBM eta naziak

Brad Pitt jabe duen Plan B Entertainment ekoiztetxeak IBM and the Holocaust (2001) liburuaren eskubideak erosi ditu. Edwin Black kazetariaren lanak enpresa estatubatuarrak Hitlerrekin izandako harremanaren berri ematen du. IBMk judutarrak erraz identifikatu eta sailkatzeko makinak ekoitzi zituen nazientzat. Gaia arantzatsua dela ikusita, Pitt filmeko protagonista izatea pentsatzen ari da, Hollywoodeko estudio handiak erakartzeko. Hala ez balitz, kable bidezko telebista kateren batek finantza dezake. HBOk interesa agertu du.