Ibilbide magikoa

Rotorua hirian (Zeelanda Berria) kokatzen da munduko ingurugiro geotermalik aberatsenetako bat. Izen bereko lakuaren magalera milaka bisitari iristen dira urte guztian zehar bertako paisaiaz eta zerbitzuez gozatzeko asmoz. Mendiz eta basoz inguratutako parajea da, eta hiriko estoldetako lurrun geotermalen jarioak bereizgarritzen dute gehien bat. Hiriko ingurunean nagusi den kolore aniztasunean abiatzen da, gainera, hamaika fenomeno natural bateratzen dituen ibilbide magikoa. Tartean dira Wai-O-Tapu parke termala, turkesa koloreko urak dituen Inferno Crater lakua eta munduko urik beroena duen Frying Pan aintzira.