Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du Oxfordeko Unibertsitateak

Ekainaren 20, 21 eta 22an Iberiar Ikasketei buruzko hitzaldiak antolatu ditu Oxfordeko Unibertsitateak, eta euskarak lehen aldiz hartuko du parte katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera. Bertako mintzaldietarako proposamenak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 3ra bitartean.
Hain zuzen ere, erdi aroko hizkuntzen eta hizkuntza modernoen fakultateak antolatu du ekimena, eta aurten XV. edizioa egingo dute. Bertan parte hartu nahi duen edonork 200 eta 250 hitz inguruko laburpenak bidali beharko ditu, bere proposamena azalduz.
Ekitaldien helburuetako bat iberiar penintsulako kultura, hizkuntza eta naziokotasun aniztasuna lantzea da, eta aberastasun horren lekuko izanik, gai ezberdinen inguruan sakontzea. Aurtengo berritasunetako bat euskararen parte hartzea izango da, gainera.
Proposamenak bidaltzeko helbidea: fisoxford@gmail.com