Iban Zugarramurdi: "“Infernuan ederki egongo gara, deabrukeriatan”"

Iban Zugarramurdi: "“Infernuan ederki egongo gara, deabrukeriatan”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iban-zugarramurdi-quotinfernuan-ederki--egongo-gara-deabrukeriatanquot/@@download/image/20101225205Iban_Zugarramurdi_3.jpg
2010/12/03
elkarrizketa
Igone Fernandez
Arantzakoak kamiseta soberan izaten du kontzertuetan. Bateria aurrean, erosoago gabe. Baldin Bada eta Su Ta Gar taldeetan ibilitakoa, orain Esne Beltzakoekin dabil Euskal Herria dantzan jartzen. Label nafarra. 

Zuzenekoa hasi aurreko maniaren bat?
Beroketak egin, bateria behar bezala dagoela ziurtatu eta… kamiseta aukeratu, kar.

Ibanen txoko kuttuna…
Arantzako Meaka izeneko mendi kaskoa, izugarri gustatzen zait hara joatea.

Eta zer ez da falta sekula zure hozkailuan? Esnea, noski!
Etxera bisitan doakizun lagunarentzat menua: Pastarekin ondo moldatzennaiz: makarroiak urdaiazpiko, gazta eta onddoekin, izugarri onakateratzen zaizkit. Aurretik etxeko tomateak entsaladan eta postrerakogazta tarta. Gonbidatuta zaude.

Nork merezi du zerua? Urrutiegi dago edonor bidaltzeko ere…
Eta nor bidaliko zenuke infernura? Nirekin etorri nahi duen edonor, hanederki ibiliko gara bero berotan, zeruko haize izoztuetatik ihesi…Infernuan sekulako martxa egongo da! Toki ederra deabrukeriatanibiltzeko.

Zoriontsu zara… 
Arantzan, mendiz inguraturik, eta nire familia etalagunekin. Musikarekin gozatu egiten dut eta pribilejioa da 15 urtenituenetik honetan aritu izana.

Eta zerk tristetzen zaitu?
Munduko injustiziek sorrarazten didaten ezintasuna. Batzuetan zaila izaten da irribarreari eustea.

Zenbatgarrenean atera zenuen gidabaimena?
Lehenengoan.

Azken parranda itzela. Non?
Buf!… Aurten bat edo beste egin dut, bainaahal dela etxera erretira. Zahartzen hasiak gara eta biharamunekoburukomina ez da xamurra izaten!

Aitortu dezakezun bizio bat?
Erretzea. Aurten utziko diot.

Berriz egingo zenuke…
Mojen konbentuko patioaren erdi-erdian,ilargipean eta gortinaren atzetik norbait begira ote zegoen kezkahorrekin. Kristoren morboa eman zidan!

Baina damu zaizu…
Gauzak ondo pentsatzen ditut egin aurretik, gero damurik izan ez dadin.

Ispilu aurrean jartzen zarenean, zer ikusten duzu?
Bizitzeko eta bizitzaz gozatzeko irrikan dagoen mutil alai, arrunt eta xume bat.