Iban Lizarralde: "Ondo legoke zinema areto komertzialek film laburrak ematea film luzeen aurret

Iban Lizarralde 32 urteko oñatiarrak Gartzela film laburra zuzendu du. Iñake Irastozak, Arantxa Gurmendik eta Iker Galartzak jokatu dituzte rol nagusiak. Ana alarguna (Iñake Irastoza) amaginarrebarekin bizi da (Arantxa Gurmendi). Amaginarrebaz arduratzea senarraren hutsunea betetzeko lagungarria zaio hein batean Anari, baina une askotan bie emakumeen arteko elkarbizitza ez da batere samurra.
Zer bide egin du orain artean 'Gartzela' film laburrak?
2010eko uztailaren 1ean aurkeztu nien azken emaitza lan taldeko kideei. Orduz geroztik, Gasteizko Coartada jaialdian, Eibarreko Asier Errasti jaialdian, Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera eta Beasaingo Gau Laburra festibaletan eman dute. Emaitzarekin gustura gelditu gara, izan ere Gasteizeko jaialdian Iñake Irastorzak aktore onenaren saria jaso zuen, Lekeition argumentu amateur onenaren saria jaso zuen gure lanak, bai eta Beasaingo lehenengo saria ere. Eibarren finalista izan zen, gainera. Hasiera ona izan du, espero genuena baino hobea. Hala ere, zinema mundua oso gogorra da eta sari bat irabaztean doble disfrutatzen dugu, azkenekoa izan daiteke eta.
Bestalde, 2011ko urtarrilaren 11n Oñatin emanaldi ireki bat eman genuen; film laburra eta bere making-offa proiektatu genituen. Martxoaren 11n (ostirala), azkenik, 19:30ean, Donostiako Andia kaleko Kutxa aretoan ikusi ahal izango da.
Oñatin, zerorrek esan bezala, film laburra bakarrik ez; "ezkutuko" lan guztia ere erakutsi zenuten. Zer dago 17 minutu horien atzean?
17 minutuk askorako ematen dute istorio bat kontatzeko garaian. Eta aldi berean, lan asko egin beharra izan dugu 17 minutu hauek lotzeko, izan ere, hiru ordu eta 20 minutuko materialetik atera ditugu 17 minutu hauek.
Martxoko emanaldian ere atzeko lana erakutsiko dugu, batez ere errodajekoa. 2009ko otsailaren 28an eta martxoaren 28-29ko asteburuan grabatu genituen planoak. Grabaketa intentsoa izan zen oso (14-15 orduko saioak), baina aldi berean oso polita.
Post-produkzioa ere luzea izan zen, muntaketa, irudi tratamendu eta soinuaz gain, musikari ere garrantzia eman geniolako. Gartzelak propio konposatutako musika du (Joseba Beristainek konposatutako 9 pieza), eta musikariekin grabatu zena. Prozesu guztitik pixkat erakutsiko dugu martxoaren 11n eta nahi duenak galderak ere egin ahal izango ditu.
Film laburraren gaia gordina da. Zergatik?
Gaia gordina da, bai. Jendea istorio latz batean sartu nahi nuen. Hasteko, egunerokotasun errutina batean sartuaz, eta gero pertsonaiarekin identifikatuaz. Film laburrak sakonak izan ohi dira, eta Gartzelaren kasuan istorioak berak eta kontatzeko moduak bere sakontasuna ematen dio.
Ez nekien jendeak nola erantzungo zuen honelako istorio baten aurrean, baina egia esan harrerarekin gustura geratu naiz. Istorio gogorra da, bai. Latza. Baina bukaerak gozotasun punttu bat ematen dio.
Bestalde, mezu asko dauzka atzean, baina bat nabarmentzekotan askatasun psikologiko eta fisikoaren arteko gatazka esango nuke, bai eta jende askok bere bizia objetiboki ikusi eta aldatzeko duen ezintasuna ere.
Eskarmentu handiko aktoreak aukeratu dituzu. Kosta egin al zitzaizun?
Hiru aktore profesional behar nituen: 80 urteko emakume bat, 50 urteko beste bat eta gizon heldu bat. 80 urteko aktore bat bilatzea zaila da. Hori ikusita, Isabel Albak Arantxa Gurmendi gomendatu zidan, latexarekin makillatuta ondo geratu zitekeelakoan. Isabelek Arantxa ezagutzen zuen, eta berak pasatu zion gidoia. Ondoren, telefonoz jarri ginen harremanetan.
Gainontzeko aktoreak nik bilatu behar izan nituen. Euskal Aktoreen Batasunaren katalogoa goitik behera pasatu nuen, eta Iñake Irastorza iruditu zitzaidan egokiena. Baneukan berekin lan egiteko gogoa, oso paper desberdinak jorratu dituen aktorea delako. Azkenaldian telebistan komedian ikusi dugun arren, eta jendeak komediarekin lotzen duen arren, banekien Gartzela bezalako drama beltz batean lana ondo egingo zuela. Berarekin harremanetan jarri nintzen, eta e-mailez gidoia bidaltzeko esan zidan. Ondoren pertsonalki geratu ginen, hitz egin... eta baiezkoa eman zuenean pixkanaka taldea osatzen joan ginen. Iker Galartza zen hirugarren aktore profesionala. Berak papera onartuko zuen duda gehiago nituen, ez baitzen protagonista papera. Honek ere onartu zuenean, taldea indartuz joan ginen. Eskertzekoa da hiru aktore hauek neregan erakutsi zuten konfidantza.
Bestalde, aktore profesionalekin lan egitea oso-oso esperientzia ona izan dela onartu beharra dut. Eta aktore baten benetako balioa erakutsi didate, inongo dudarik gabe. Iñakek Anaren papera bordatu egin zuen... lan ikaragarria egin zuen. Arantxa 25 urte zahartuta... hau ere ondo sartu zen Martina bihozgabearen paperean. Bere gorrotoa ikusleei barruraino sartzen zaie.
Eta azkenik Ikerrek ere bere goxotasuna ematen dio istorioari. Paper ona jorratu du alor dramatikoan. Paper txikia, baino beharrezkoa. Eta lan ona. Iker komedian ezagutu dugun arren, erregistro dramatikoan ere ondo modaltzen dela erakutsi digu.
Zer izan da egindako lanaren atalik zailena?
Bukatzea. "Ia-ia bukatuta dago"tik "bukatuta dago"ra denbora asko pasa zen, eta luze egin zitzaidan. Ondo bukatu nahi genuen, eta bere denbora eman digu horrek.
Film baten garapenean garrantzitsuena ekilibrioa da. Azken finean, film labur baten garapena kate-lan bat da: prozesuren batean akatsen bat baldin badago, bukaeraraino joango da akats hori. Akatsa pixkat ezkutupean mantenduko da agian, baina hor egongo da. Gure helburua prozesuko atal bakoitzean kalitate ona lortzea izan zen, eta ondoren atalek, bata bestearen ondoan jarritakoan, orekari eustea. Eta lortu dugula uste dut.
Ba al dago nahikoa erakusleihorik Euskal Herrian film laburrentzat?
Jaialdiak egon badaude. Baina ez da erraza izaten jaialdietan sartzea. Horrelakoetara aurkezten diren film laburretatik gutxi batzuk bakarrik aukeratzen dituzte, eta asko kanpoan geratzen dira. Ulertzen ez diren gauzak ere pasatzen dira batzutan, baina beno. Guretzat dena berria da oraindik, eta hilabetez hilabete ikasten goaz.
Bestalde, lehen, zine aretoetan pelikula bat bota aurretik film labur bat proiektatzen zuten. Honela, ikuslea bi istoriorekin joaten zen etxera: film laburrarenarekin, eta film luzearenarekin. Tamalez, orain film laburren proiekzioa festibal jakin batzuetara mugatzen da. Honela, jaialdi hauetan eguneko 9-10 film labur proiektatzen zaizkio ikusleari. Film labur bakoitzak daukan sakontasuna eta pertsonak ondoren pentsatzeko behar duen denbora kontutan hartuta, gehiegi iruditzen zait, ikusleak ezin baitu istorio bakoitza behar bezela disfrutatu. Ondo legoke zine areto komertzialak berriz ere luzemetraien aurretik film laburrak proiektatzen hasiko balira.
Kanpoko lehiaketetara aurkezteko asmorik bai?
Banatu Filmak ari da distribuzio lanetan, eta atzerriko lehiaketerata aurkezteko asmoa badaukagu. Hala ere, otsailean hasi berri gara atzerriko kontuetan, eta emaitzak ikusi egin behar. Azpitituluak euskaraz, gazteleraz, ingelesez (Erresuma Baturako eta AEBetarako), frantsesez eta alemanez dauzkagu.
Beste film laburren bat egiteko ideiarik ba al duzu jada?
Gartzelaren ibilbidea ez da amaitu oraindik, eta bere denbora kentzen digu. Hala ere, beste istorio bati forma eman nahian hasi gara, bai. Ez dakigu zer aterako den, baina saiatu behintzat egingo gara.
Film laburretik aparte, zeintzuk dira Iban Lizarralderen kuttunak?
Filma: Amadeus
Zuzendaria: Milos Forman edo Alejando Amenabar
Aktorea: Luis Tosar / Geena Davis