Iban Garciak eta Maite Azpiazuk 'Iban & Maite Beauty' saioa estreinatuko dute igandean, Primeran plataforman

Iban Garciak eta Maite Azpiazuk 'Iban & Maite Beauty' saioa estreinatuko dute igandean, Primeran plataforman Euskal Herriko jende ezaguna izango da euren ile-apaindegian, look aldaketa eta solasaldia egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iban-garciak-eta-maite-azpiazuk-iban-maite-beauty-saioa-estreinatuko-dute-igandean-primeran-plataforman/@@download/image/iban eta maite.png
2024/05/22
Euskal Herriko jende ezaguna izango da euren ile-apaindegian, look aldaketa eta solasaldia egiteko.
Iban Garciak eta Maite Azpiazuk 'Iban & Maite Beauty' saioa estreinatuko dute igandean, Primeran plataforman

Iban Garciak eta haren amak, Maite Azpiazuk, proiektu berriari helduko diote igande honetatik aurrera. Ile-apaindegia izango dute kokalekua eta bertan hartuko dituzte Iban & Maite Beauty saioko gonbidatuak. Euskal Herriko pertsona ezagunak igaroko dira handik, eta look aldaketa "ikusgarriak" egingo dizkiete, "itxura goitik beheraino aldatuta".

Itxura aldaketaz gain, "elkarrizketa original eta ganberroak" egingo dizkiete gonbidatuei. Makina bat sorpresa ere izango direla aurreratu dute eta euskal kultura eta euskal erreferenteak "modu jostagarrian" gerturatuko dizkietela ikus-entzuleei.

Denetik izango da ile-apaindegian: sauna, aurpegiko tratamenduak, masajeak, orrazkera ezberdinak, pedikurak... "Denetik egiten dute ileapaindegi honetan, eta sekula ez dakigu zer gertatu daitekeen bertan. Hauekin ez dago sekula aspertzerik! ", adierazi dute saioaren arduradunek.

Saioa igandean estreinatuko da Primeran plataforman.