Iban Errasti: "Ardi itxurako panpina eskatu zidaten"

Iban Errasti gazteak Donostiako Pitilin Gorri sex-shopean lan egiten du. Garai batean diskoak saltzen aritzen zen, baina koadrilako lagun batzuen bitartez, aipatu sex-shopera heldu zen. Hona hemen bere esperientziak.
Zure amak badaki plastikozko baginak saltzen aritzen zarela?
Bai, gurasoek badakite; hori bai, ez dira sekula sex-shopean egon.
Zer egiten duzu bizilaguna edo apaiza sex-shopera sartzen denean?
Gertatu izan da. Naturaltasunez jokatu behar da: zerbait esaten duzu tentsioa desagertarazteko, eta kitto. Beste edozein bezerorekin bezala aritu behar duzu.
Goizeko hamarretan bideo pornoak saltzen aritzeak gogor samarra izan behar du, ezta?
Harrituta geratuko zinateke. Sex shop-ak bi solairu ditu: behealdean denda dago, eta goian kabinak. Kabinetara, lehen orduan etortzen da jendea. Batzuk familia etxean utzita etortzen dira, umeak inguruan dituztenean ezin dutelako etxean bideo pornorik ikusi. Horrelakoak esperientzia berezien bila etortzen dira kabinetara. Beste batzuk goizean goiz etortzen dira gauzak erostera, ordu horretan inor ez dela egongo uste dutelako. Bestalde, hiru aldiz gertatu zait goizean norbait gaupasa eginda etortzea eta panpin puzgarria eskatzea.
Oro har, nolakoak dira sex shopetako bezeroak?
Hiru bezero mota daude. Batetik, bikoteak etortzen dira, 18-50 urte bitartekoak. Bestetik, neska gazteak daude, festaren bat egin behar dutela-eta txantxaren bat egiteko hona etortzen direnak. Azkenik, koadrilak aipatu behar: emakumezko eta gizonezkoenak. Adinean ez dago mugarik. Bezeroaren profila? Emakumezkoa, 25-35 urte ingurukoa.
Zerk ematen du diru gehien?
Kabinek. Alemaniatik ekarritako sistema informatiko moderno bat jarri dugu kabinetan. Bertako disko gogorrean 1.000 film ditugu gordeta, eta 25 genero daude aukeran.
Zer ikusten da gehien?
Gay filmak, zalantzarik gabe.
Ez al da arraro samarra sex shop bateko kabinetara joatea, etxean, lasai-lasai, bideo porno bat ikus daitekeenean?
Arrazoi asko daude horretarako. Batzuek ezin dute bideoa etxean ikusi, umeak dituztelako eta abar. Beste batzuek, lanetik bueltan esaterako, di-da batean masturbatu nahi izaten dute. Batzuek orduerdi ematen dute kabinan, eta beste batzuek zazpi ordu egiten dituzte. Txartel bereziak daude, beherapen eta abonuekin.
Ligatzen al da kabinen gunean?
Behin baino gehiagotan, bikoteak txortan egitera sartu zaizkit kabinetara. Ordaintzen badute, niri berdin zait. Gay-en artean, bai; ligatzen da.
Pornoan dena gauza bera al da?
Baita zera ere! Denetarik dago: porno heterosexuala, hazi-isurtzeak, film homosexualak, kabiarra delakoa elkarri kaka egitea- horrexegatik, garrantzitsuena naturaltasuna da: edozer gauza eskatuta ere, natural hartu behar da jendea.
Kabinak txukuntzen dituen garbitzailea santua al da?
Gutxitan izan naiz berarekin. Dena den, oro har, jendea ondo portatzen da.
Sex shop bateko langile batek asko al daki sexuaz?
Ez du zergatik. Gauza asko ikusten dituzu, eta ikasi egiten duzu bikotearekin zein gauza egin daitezkeen, eta zein tresna erabili oso normalak gara.
Zer da sekula eskatu dizuten gauzarik arraroena?
Behin ardi itxurako panpin puzgarri bat eskatu zidaten. Dendan ez genuen halakorik, eta Kataluniako konpainia baten bitartez ekarri genuen.
Zein da sekula izan duzun bezero freaky-ena?
Bizpahiru izan ditut. Batzuk kalean bueltaka ibiltzen dira, dendara sartzera ausartu baino lehen. Horiek okerrenak izaten dira.
Etxeko andrerik sartzen al dira dendara?
Arriskutsuenak horiexek dira. Dena ukitu nahi izaten dute, eta gauza asko galdetzen dizkigute. Behin madame bat ere etorri zen.
Politikariak?
Politikaririk ez, baina jende boteretsua bai! Ez dizut izenik esango.
Kirolariak?
Kirolaririk ez, baina musikariak ugari.
Amonak eta aitonak?
Bai, batez ere prostitutekin aritzen diren aitonak. Normalean, horrelakoetan aitonak tresnaren bat nahi izaten du, gehienetan kontsolagailuren bat edo. Kontsolagailuaren neurria ikusi eta esaten dute: "honekin ohitzen baldin bada ". Nik beti gauza bera esaten diet, tramankulu txikiren bat hartzeko, erdibideko zerbait, jolasean aritzeko. Jendea beti gauza erraldoien bila joaten da.
Burutik egindakoen artean gizonezkoak nagusi?
Burutik egindakoak gizonezkoak dira beti.
Ondorioa: sexuak diru asko ematen du
Nagusiari niri baino gehiago. Hala ere, ni ere ez naiz kexatzen.
Lan merkatua dagoen bezala, sex shop batean lan egitea pagotxa al da?
Gustura aritzen gara, eta nahi dugun musika jartzen dugu, gainera. Askok uste dute hau leku ilun eta arriskutsua dela, eta ez da horrela.