Iban Bujan: “Moda jasangarriarekiko interesa hazi egin da, eta bigarren eskuko arropa aukera erakargarria bihurtu da karbono lorratza murriztu eta modu arduratsuagoan kontsumitu nahi dutenentzat”.

Aurten Gipuzkoan bi denda berri irekiko dituzue. Bigarren eskuko arroparen momenturik onena bizitzen ari gara?
Bai, maiatza - ekaina bitartean bi denda berri irekiko ditugu. Emausek duen irudi onarekin, hondakinetatik abiatuta eta balio estetiko oso interesgarria duen dendak eraiki ditugu. Izan ere, ospea eskuratu du azken urte hauetan bigarren eskuko arroparen salmentak zein erosketak. Moda jasangarriarekiko interesa hazi egin da, eta bigarren eskuko arropa aukera erakargarria bihurtu da karbono lorratza murriztu eta modu arduratsuagoan kontsumitu nahi dutenentzat. Emaus Gizarte Fundazioak 40 urte baino gehiago daramatza lan sozial eta solidarioa egiten eta bigarren eskuko produktuak merkaturatzen.
Emaus dendek harrera ona al dute?
Emaus Gizarte Fundazioaren dendak ezagunak dira bigarren eskuko produktuen salmentan erreferente direlako. Denda horien helburua kontsumo arduratsua eta elkartasuna sustatzea da, lortutako irabaziak gizarte-proiektuetara bideratzen baitira. Oro har, dendek harrera ona izaten dute jendearen artean, hauen filosofia eta helburu sozialak direla medio. Denda horiek bisitatzen dituzten kontsumitzaileek produktuen kalitatea, prezio eskuragarriak eta artikulu bakar eta originalak erosteko aukerak balioesten dituzte. Gure dendak oso alternatiba interesgarria bihurtu dira pertsona askorentzat, kontsumo modu arduratsuagoa eta jasangarriagoa eskaintzen dutelako, eta, aldi berean, gizarteratzea sustatzen dutelako.
Zer aldatu da? Zergatik hautematen da egun hobeto?
Emaus Gizarte Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta gure lanaren oinarria zaborretan bukatuko luketen objektuak berreskuratzea eta berrerabiltzea da. Eragin sozial handia lortu dugu munduko herrialde askotan, nazioarteko Emaus mugimenduko kide garelako. Izan ere, objektuak berrerabiltzen eta birziklatzen lan egiteaz gain, enplegua eta trebakuntza eskaintzen dizkiegu lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei.
40 urte baino gehiago daramatzagu ekonomia zirkularra eta solidarioa sortzen eta hori jendeari iristen zaio, Emausek Gipuzkoako gizartean leku bat izatea lortu du eta jendeak ondo ezagutzen du egiten dugun gizarte eta ingurumen lana, elkarrekin etorkizun sozial eta iraunkor bat eraikiz.

Iban Bujan, Emaus Gizarte Fundazioko kreatiboa
Oraindik ere askorentzat tabua izaten jarraitzen du bigarren eskuko arropa erosteak, ez, ordea, bigarren eskuko liburu edo diskoak erostea, adibidez. Zergatik kostatzen da gehiago arroparekin?
Bigarren eskuko arroparen inguruan dagoen tabua, hein handi batean, hamarkadetan zehar izan diren aurreiritzi eta mito batzuen ondorio da. Estereotipo nagusiena bigarren eskuko arropa zikina edo erabilia dagoela izaten da; edota bigarren eskuko arropa kalitate txarrekoa dela eta arropa berriaren mailan ez dagoen ustea. Aldi berean, bigarren eskuko liburu edo diskoen erosketa herri-kulturan ohikoa da eta onartua dago aspalditik.
Hala ere, Emausen hauteman dugu bigarren eskuko arropa erosteari buruzko pertzepzioa aldatzen ari dela. Gero eta ingurumen-kontzientzia handiagoa dago eta jasangarritasunaren garrantziaz jabetuta, gero eta jende gehiago hasi da bigarren eskuko arropa baloratzen, modak ingurumenean duen kaltea murrizteko ahaleginetan. Bigarren eskuko arropa erostea gainera, ekonomia zirkularra eta soziala bultzatzeko modu bihurtzen da, eta horrek, aldi berean, bertako komunitateei laguntzen die.
Zein onura ditu kontsumitzailearentzat bigarren eskuko arropak? Eta planetarentzat?
Bigarren eskuko arropek onura ugari ekar diezazkieke bai kontsumitzaileari, bai eta planetari ere. Gainera Emausek gizarteratzea eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu, eta, horrez gain, hondakinen, karbono-aztarnaren murrizketa, kontsumitzailearentzako aurreztea, eta lan soziala.
Nola irudikatzen duzu etorkizuneko modaren industria?
Etorkizuneko moda-industria industria jasangarriagoa, teknologikoagoa eta kontsumitzailearengan zentratua hautematen dugu. Jasangarritasuna funtsezko lehentasuna izango da moda ekoizpenaren etapa guztietan, materialen aukeraketatik hasi eta fabrikaziora, garraiora eta bilgarrietara arte. Moda enpresek material eta prozesu jasangarriak erabiltzeko eta horien ingurumen inpaktua gutxitzeko konpromisoa hartuko dute, eta Emaus bezalako erakundeek ere, berrerabiltzeko filosofiarekin, industriarentzat onuragarria den prozesu horren parte izango dira.
Arropa erosketa arduratsua bultzatzeko zenbait proba pilotu ere martxan jarri dituzue zuen dendetan. Zertan datza?
Bai, arroparen erosketa arduratsua sustatzeko ekimen pilotuak dira. Alde batetik, Irungo EkoCenterrean jantziak pisura erosi ahal izango dira, 16,95 euroko prezioan bigarren eskuko arropa kiloa. Horretarako, balantzak jarriko dira kontsumitzaileek erosi nahi dituen arropa guztiak eta prezio finko baten barruan ordainduko dute. Gure produktua kontsumitzeko modu berri bat da, Europa osoko vintage modako salmenta-guneetan aspalditik egiten dena.
Denda eta proba berri hauek ekonomia zirkularra dute oinarri eta bazterketa arriskuan dauden pertsonei laguntzea dute helburu. Orain arteko emaitza ikusita zein da zure balorazioa?
Lanean daramatzagun urte hauetan guztietan balorazioa oso ona izan da. Ekonomia zirkularraren bidez gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzeko Emausen ekimenetako da. Denda berri hauek enplegu berdeko sei lanpostu sortuko dituzte gizarte-bazterketa egoera arriskuan dauden pertsonentzat. Honela, Emausek berreskuratu izan ez balitu zabortegi batean amaituko luketen jantziak merkaturatu ditugu eta horrekin batera lan postuak sortu. Bazterketa arriskuan dauden pertsonak hiru urtez kontratatzen ditugu. Aldi horretan, pertsona horietako bakoitzak langile espezializatuai izango ditu berekin ohiko lan merkatura iristeko bidean lagundu ahal izateko eta pertsona hauek ahalduntzeko.