Ibaialde Ikastolaren aldeko kontzertua antolatu dute gaur Piratek

Sartagudako Ibaialde Ikastolari laguntza ekonomikoa emateko ekimenekin bat egin dute Donostiako Piratek, eta gaur martxoak 23, La Pop'lla eta Su Ta Ke taldeen kontzertuak antolatu dituzte Doka Donostiako Kafe Antzokian. Bihar larunbata, gainera, II. Biltzarra egingo dute Piratek, aurtengo udarako Aste Nagusiko egitaraua prestatzen joateko.
Sartagudako eta Lodosako Ibaialde Ikastolak zailtasun ekonomikoak ditu, eta ixteko arriskuan dago. Horregatik, iragan otsailaren hasieran, ikastolaren 25. urteurrenarekin batera, festa handi bat antolatu zuten, dirua bildu eta euskal herritarrak zentroak bizi duen egoeraren berri jakin zezaten.
Baina eguraldia ez zuten lagun izan, eta jasotako laguntza ez zen nahikoa izan. Horregatik, diru bilketa kanpaina bat antolatu dute, eta beste eskualdeetako eskola eta elkarteek ere bat egin dute Nafarroako erriberako txikienei laguntzeko.
Hain zuzen, Donostiako Piratak dira haiengana hurbildu diren azkenak. Dokan La Pop'lla eta Su Ta Ke taldeen emanaldiak antolatu dituzte, iluntzeko 20:00etan hasita. Sarrerek 5 euro balio dute, eta bildutako dirua, esan bezala, Ibaialde Ikastolari laguntzeko izango da.
Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia: 3035 0153 46 1531026051
Baina kontzertuez gain, Piratek larunbaterako ere badute planik. Izan ere, larunbatean martxoak 24, Piraten II. Biltzarra egingo dute Dokan, goizeko 10:00etatik 12:30etara.
Aurtengoan Piraten mugimenduak 10. urteurrena beteko du, eta hori dela eta, Piraten Aste Nagusiaren antolaketa prestatzen ari diren honetan, zerbait oso berezia egitea pentsatu dute. Horretarako, donostiar eta pirata sentitzen diren guztiei zabaldu diete deialdia, koadriletatik hasi, eta eragileetaraino, denen artean amestutako Aste Nagusia antolatu dezaten.
Bertan, aurreko biltzarrean esandakoa errepasatuko dute, eta ondoren aurrera begira jarriko dira: egitaraua, udalarekin hitz egindakoa, X. urteurrenaren harira presta daitezkeen ekimenak, eta jendearen ideia eta ekarpenak landuko dira, besteak beste.
Mugimendua irekia eta zabala denez, edonork hartu dezake parte. Hurbildu zaitezte, gazteok!

Ibaialde Ikastolari laguntzeko
Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia: 3035 0153 46 1531026051
Piraten II. Biltzarra