'I Weigh' emakumeak ahalduntzeko Instagram mugimendua
Eta zuk, zenbat pisatzen duzu? (Eta ez gara kiloez ari)

Instagram postureoaren erreinua dela badakigu, eta oraindik, emakumeen fisikoa ezbaian jartzen dute etengabe. Horren aurrean, I Weigh mugimendua sortu da; badakizu zer den?
"Zenbat pisatzen dut" lelopean, eta #fuckingkg traolarekin batera, Instagrameko erabiltzaileek beren zamaz hitz egiten dute, baina ez beren gorputzek duten kiloez; horren ordez, beren bizitzako gauza positiboek duten pisua adierazten dute. Mugimendu honen helburua emakumeak ahaldundu eta direnaz harro eta pozik sentiaraztea da, dugun irudi fisikoaz harago; eta zuk, zenbat pisatzen duzu?