“I, Vigilante” ****

“I, Vigilante” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/i-vigilante/@@download/image/Crippled_Black_Phoenix_I,_Vigilante.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Crippled Black Phoenix
117.zenbakia
Mogwayko Dominic Aichisonek eta Iron Monkeys-eko Justin Greaves-ek sortu zuten 2007. urtean Crippled Black Phoenix. Honako hau euren laugarren lana da. Ez da ohiko talde bat, bere partaideak aldatuz doaz abestiak konposatzeko garaian nork bere ekarpena egin ostean. Nahasketa honen emaitza abesti original eta bereziak dira, orokorrean leunak, erraz entzutekoak. Instrumentu asko uztartzen dira: gitarra baxu eta bateria, pianoa, biolina, tronpetak... Erraz harrapatuko zaitu eta amaieran sorpresatxo bat izango duzu.