I Robot (Yo, robot) **

I Robot (Yo, robot) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/i-robot-yo-robot/@@download/image/43p48-6.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alex Proyas. Aktoreak: Will Smith, Bridget Moynahan, Bruce Greenwood, James Cromwell. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 123 
43.zenbakia
I Robot (Yo, robot)   **
 Isaac Asimov idazlearen ipuin bilduma bat ardatz harturik, I, Robot filma errodatu zuen Dark City harribitxi ilunaren egileak. Istorioa 2035. urtean dago girotua. Zientzialari esanguratsu bat hil dute, eta Sonny izeneko errobota da susmagarri nagusia. Hala uste du, behintzat, Del Spooner detektibeak. Kasua ikertzen ari dela, zientzialariak bere buruaz beste egin duela kontatu diote. Robota ehizatzen ahaleginduko da Spooner, ostera. Nahasi egin nahi dutela uste baitu. Tamalez, pelikula honetan efektuak dira bereziak bakarrik.