I Origins

Iragan hilean Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldian filmik onenaren saria irabazi zuen lana. Ian Gray biologo molekularra da, eta begiaren garapenean da espezialista. Kolore anitzeko begidun neska batek bizitza aldatuko dio, eta ikerketa bat hastera bultzatu. Ikerketa horren ondorioek gure existentzia hautematen dugun modua alda dazekete. Buruari eragitea eskatzen duen zientzia fikzio independentea.