I. Nafarroako Komiki Azoka egiten ari dira igandera arte

Iruñeko Alde Zaharreko Condestable jauregian egiten ari dira, komikigileen eta zaleen arteko harremana estutzeko. Besteak beste, Quino Mafaldako egilearen erakusketa jarri dute ikusgai, komikiak egiteko ikastaroa antolatu dute eta 'Donejakueko beste bidea' titulupeko lehiaketaren sari banaketa izanen da.
Tiza elkartearen ekimenez egiten ari dira azoka eta hainbat komikigile elkartuko dira Iruñean: Mauro Entrialgo, Cesar Oroz, Pasqual Ferry...Ostiral arratsaldean Asisko Urmenetak 'Gartxot' film laburrean oinarritutako film luzearen proiektua azalduko du. Larunbatean, goiz eta arratsaldean, Roberto Floresek karikaturak egingo ditu. Ikusi programa osoa.