“I am Sam”

“I am Sam” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/i-am-sam/@@download/image/18p12-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Asier Leoz
Soundtrack
Hasieran The Beatles taldearen kantuak bere horretan biltzea zen asmoa. Hala ere, eskubideak lortzea zein zaila zen ikusita, zuzendariak moldaketa lanak sartu ditu Sean Penn aktorearen film berriko soinu bandan. Zerrenda luzea da: Ben Harper, The Vines, The Black Crowes, Grandaddy, Nick Cave... Jatorrizkoak hain biribilak direnez, bertsioak nekez izan zitezkeen makurrak, baina era berean, ia-ia ezinezkoa zen lehendik ez zuten ezer eranstea. Oro har, diskoa osatzen duten bertsioek antz handia dute jatorrizkoekin. Honek, dena den, kalte baino mesede egiten dio azken emaitzari.