'Hysteron', Nagore Legarretaren argazki biluziak

'Hysteron', Nagore Legarretaren argazki biluziak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hysteron-nagore-legarretaren-argazki-biluziak/@@download/image/gaztezulo_hyste_1473861155.jpg
2016/09/14
berria
Argazkilariak kamera estenopeiko bidez eginiko emakumeen argazkiak bildu ditu Nagore Legarretak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko Ganbaran. Erakusketa urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Kamera estenopeikoa erabilita, Nagore Legarretak sortu duen argazki lana da 'Hysteron'. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko Ganbaran daude ikusgai argazkiak, baina PhotoEspaña festibalean izan ziren aurretik eta Londresko Saaatchi galerian ere aukeratu zuten bildumako irudi bat.

Urriaren 14an itxiko du erakusketa Legarretak, eta egun horretarako eta erakusketarako propio sortutako emanaldia egingo dute hainbat lagunek. Danele Sarriugartek eta Gorka Setienek testuak errezitatuko dituzte, Txaro Untzillak dantzatu egingo du eta musika joko dute Mariano Hurtadok, Aida Torresek eta Beñat Iturriozek.