Hurrengo geltokia: Neskworking

EmakumeEkin erakundeak sekulako plana antolatu du azaroaren 17rako; emakume ekintzaileek beren artean jakintzak partekatu eta harreman profesionalak garatu ditzaten, Neskworking proiektua jarri dute martxan. Baina zer da Neskworking?
Bilbotik Donostira trena hartuta, bidaian parte hartzen duten emakumeek hiru ordu izango dituzte proiektu eta esperientziak partekatu, ondo pasa, eta etorkizuneko kolaborazioak mamitzeko. Behin Donostiara iritsita, lanak Tabakaleran jarraituko dituzte, Impact Hub aretoan. Gipuzkoako hiru emakume ekintzaileen esperientzia ezagutuko dute bidaiariek, eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Horrekin batera, bazkaria eta bueltako bidaia (autobusez) ere antolatu dute.
Bidaia plana:
- Hilaren 17an, 10:30etan, Bilboko Euskotren geltokian elkartu.
- 10:55etan trena martxan jarriko da, eta Story Telling batekin hasiko da lana.
- 11:30 – 13:30, Neskworking.
- 13:45 Donostiara iritsiko da trena.
- 14:00, bazkari ekologikoa Tabakalerako Impact Huben eta:
- Neskworking
- Story Telling: hau da nire istotio ekintzailea Gipuzkoan
- Tabakalera bisitatu
- 18:00 buelta Bilbora autobusean.
Parte hartu nahi duzu? Sarrerak 25 euro balio ditu, bidaia eta janaria barne. Donostiarrentzat berriz, 15. Sarrerak lortzeko, hemen.