HURRENGO EUSKAL YOUTUBERRA IZAN NAHI?

HURRENGO EUSKAL YOUTUBERRA IZAN NAHI? Euskal youtuber bilakatzeko ikastaroak eta lehiaketa bikaina jarri dituzte martxan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hurrengo-euskal-youtuberra-izan-nahi/@@download/image/B_tuber_2.jpg
2018/05/28
berria
Euskal youtuber bilakatzeko ikastaroak eta lehiaketa bikaina jarri dituzte martxan!
HURRENGO EUSKAL YOUTUBERRA IZAN NAHI?

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean, gazteei euskal youtuber bilakatzen laguntzeko B-Tuber ikastaroak eskainiko dituzte ekainean, Euskararen Etxean.

NORK PARTE HARTU DEZAKE?
Bilbon erroldatutako 13-16 urte bitarteko gazteei zuzendurako ikastaroak dira.

ZER ESKAINIKO DA?
YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskainiko zaizkie. Ikastaroaren irakaslea  ANE ATXUTEGI  youtuberra izango da.

NOIZ ETA NON IZANGO DIRA IKASTAROAK?
Ikastaro dibertigarri eta praktikoa izango da; hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.

  • Ekainak 25-26 goizez: TWIN MELODYen bisitarekin!
  • Ekainak 26-17 arratsaldez
  • Ekainak 27-28 goizez

 

 

NON: Azkue Fundazioa (Agoitz plaza 1 48015 Bilbo)

 

EMAN IZENA: 
www.bilbao.eus
info@azkuefundazioa.org
944 02 80 81

Epea: Ekainaren 8a

 

 

Ikastaroarekin batera, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak  YOUTUBER LEHIAKETA jarri dute martxan. Lehiaketara edonor aurkeztu daiteke, beti ere, 13-16 urte bitarte baditu; honenbestez, ezinbestekoa izango dute guraso edo tutoreen baimena izatea.

 

Lehiaketako parte hartzaileek ekainaren 15etik 30era bitarte izango dute beren lanak bidaltzeko honako helbidera: info@azkuefundazioa.org

 

Bideoek 1 eta 5 minutu bitarteko iraupena izan beharko dute, eta gaiaren inguruan mugarik ez dagoen arren, bideoek hizkuntz edukiren bat izatekotan, honek EUSKARAZ izan beharko du.

 

Lehiaketaren irabazleak youtuber izateko ekipo profesionala jasoko du saritzat.

 

IRAKURRI LEHIAKETAREN OINARRIAK (pdf)