'Hura ez da lekua' Donostian ikusgai

'Hura ez da lekua' Donostian ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hura-ez-da-lekua-donostian-ikusgai/@@download/image/2011913012PoesiaOrduak_2011_copia.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako 'Poesia Orduak' egitarauak 'Hura ez da lekua' ikuskizuna eskainiko du irailaren 6an,  arratsaldeko 20:00tan, Viktoria Eugenia Klubean.

Ikuskizunak poesia, musika eta pintura bereganatzen du Oier Guillan, Asier Sarasola, Iñigo Ortega, Ander Fernandez eta Idoia Beratarbideren partaidetzarekin, eta ikusleak, erritmo bizian umorearekin bidaiatzeko aukera izango du
Antzezlanak saltzaile bat du protagonista, atez ate, berekin daraman misteriozko "zera" saldu nahian dabilena. Bidai horretan, ikusleak, protagonistak zoriontasunaren zentzuaren inguruan egiten duen bilaketa jarraituko du.
Emanaldia doakoa izango da eta Donostia Kulturan edo Euskal Idazleen Elkartean gonbidapenak eskuragarri daude.