Hungariak betoa jarri nahi dio sexu bereko bikoteen adopzioari

Hungariak betoa jarri nahi dio sexu bereko bikoteen adopzioari "Atzera goazela aurrera ez bagoaz", dio abestiak eta kasu honetan horrela da. Eskuin muturreko Hungariako gobernuak lege aldaketak egin nahi ditu sexu bereko bikoteek adopziorako aukerarik izan ez dezaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hungariak-betoa-jarri-nahi-die-sexu-bereko-bikoteen-adopzioari/@@download/image/familias-homoparentales-780x332.png
2020/11/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Atzera goazela aurrera ez bagoaz", dio abestiak eta kasu honetan horrela da. Eskuin muturreko Hungariako gobernuak lege aldaketak egin nahi ditu sexu bereko bikoteek adopziorako aukerarik izan ez dezaten.
Hungariak betoa jarri nahi dio sexu bereko bikoteen adopzioari

Judit Varga, justizia ministroak, zuzenketa bat egin nahi du konstituzioan emakumezkoa ama izateko, eta gizonezkoa aita. Honela, Hungarian bere generoaren araberako umearen garapena bermatu nahi da. 

Vargak proposamena justifikatu zuen ziurtatuz zuzenketa hau beharrezkoa dela zeren Mundu mendebaldarreko ideia berriek haurrak garapen osasuntsu bat izateko eskubidea arriskuan jartzen dute. Hori bai, ez du zehaztu zein diren ideia horiek. 

Hori dela eta, Justiziaren buruak dioenez, konstituzioan haurrek balore kristauetan oinarritutako hezkuntza jasoko dutela ere zehaztu nahi da. Horrez gain, aurkeztutako lege batek zehazten du gizon eta emakumezko batek osatutako bikoteek soilik edukiko dutela adopziorako eskubidea. 

Estigmatizazioa
Lege proiektu honek haurrak dituzten sexu bereko bikoteak estigmatizatzen ditu, baita pertsona transexualak ere, eta noski, ezinezkoa bihurtzen da modu indibidualean adoptatu ahal izatea.