Hulk **

Hulk ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hulk/@@download/image/32p44-1.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ang Lee. Aktoreak: Eric Bana, Jennifer Connelly, Nick Nolte, Sam Elliott. Generoa: zientzia-fikzioa / drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 138 minutu.
32.zenbakia
Marvel argitaletxeko superheroirik basenaren ibilerak zinemara dakarzkigu Ang Lee finak. Gamma izpien eragina ikertzen ari zela izandako istripu baten ondorioz, munstro berde lazgarri baten itxura hartzen du Bruce Banner zientzialariak haserretzen den bakoitzean. Mutazioa gertatu ostean, Ross general zitalaren soldaduek ez diote su-etenik emango Hulk gizajoari. Munstro berdea harrapatzea militarren xede nagusia bilakatuko baita. Aitak eta Betty Ross zientzialari ederrak, ordea, babesa eskainiko diote Hulki armadaren jazarpen bortitzetik ihes egin dezan. Ang Lee zinemagile apartaren pelikularik eskasena da. Ez da pelikula  txarra, ordea.