Huhezinemaren hamabosgarren edizioko lan finalistak aukeratu dituzte

Huhezinemaren hamabosgarren edizioko lan finalistak aukeratu dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatutako film laburren jaialdian 31 lanek hartuko dute parte, bideoklipak eta ikasleen lanak tartean, martxoaren 30etik apirilaren 1era. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/huhezinemaren-hamabosgarren-edizioko-lan-finalistak-aukeratu-dituzte/@@download/image/hhezinema moztua.png
2022/03/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatutako film laburren jaialdian 31 lanek hartuko dute parte, bideoklipak eta ikasleen lanak tartean, martxoaren 30etik apirilaren 1era.
Huhezinemaren hamabosgarren edizioko lan finalistak aukeratu dituzte

Huhezinemaren hamabosgarren edizioan 84 ikus-entzunezko jaso dituzte, eta hautaketa batzordeak aukeraketa lana egin behar izan du Sail Ofiziala, Mondragon Unibertsitateko ikasleena (MU) eta Bideoklip atala zeintzuk osatuko duten erabakitzeko. 

Sail Ofizialean 46 lan jaso dituzte eta hauek dira hamar finalistak: Albondigas, Au Pair, Berak baleki, Gaua gauekoentzat, Hormak, Rewind, Santa era, Trumoiak, Ur azpian lore, eta Yungay 7020

Bideoklipen atalean ondorengo hauek izan dira hautatuak: Alai eta Pablo Reverterren Ozen; Amoranteren Ama hil zaigu; Glaukoma, Bad Sound System, Niña Coyote eta Chico Tornadoren Badakit badakiela; Johnny Garsoren Espada y rosa; Julenen Itzalaren babesean; Liherren Teloia; Maite Larbururen Aho arraro; Mutiko-ren Sativa; Sally Rouss-en La perdida; Sofokaos-en Erlojuaren orratzak: Tatxers taldearen Bihotz motel; eta Willis Drummond-en Bigarren aukera. 

Azkenik, MU sailean bederatzi lan izango dira: Ama?; Asko falta da?; DantzaHurrengo geltokia; IsilpeanLupusMurkoaTempraren guarpena; eta Teranga

Azken bi urteetan online edo formatu hibridoan egin dute Huhezinema, baina aurrez aurrekora itzuliko dira aurtengoan eta Aretxabaletako Arkupe aretoan proiektatu dituzte lanak martxoaren 30etik apirilaren 1era. Datozen egunetan zehaztuko dituzte emanaldien data eta orduak, eta laster jakingo da sariak nork irabaziko dituen.