“HUELLAS”

“HUELLAS” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/huellas/@@download/image/87p58zulu.jpg
2008/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
ZULU 9.30
87.zenbakia
90eko hamarkadan modan jarri zen musika mestizajea. Mano Negrak eta antzeko taldeek arrakasta handia lortu zuten; erritmo beroen garaia zen. Estiloen arteko mugak apurtzeko joera horrek haize freskoa eta aberastasuna ekarri zioten musika munduari: Amparanoia, Color Humano, Sargento Garcia, Dusminguet, Macaco… Aipatu taldeen bidea jarraituz, Zulu 9.30 taldeak afro latin reggaea egiten du; hau da, erritmo afrikar, latino eta jamaikarren arteko porrusalda (salsa, son, reggae, rap, rock, rumba eta abar). Erritmo goxoak, beroak eta dantzagarriak, mezu baikor eta aldarrikatzaileez lagunduta.