Huayin

Huayin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
albiste-laburra
Huayin
Txinako Shaanxi probintziako hiri horretara joaten dira urtero milaka adrenalina zale, Hua izeneko mendira igotzeko asmoz. Guztira bost tontor ditu mendiak, eta ezaguna da horietara joateko bidexkak oso arriskutsuak direlako. Ibilbideetako tarte batzuetan, eskailera luze eta estuak aurkituko ditu abentura zaleak, eta tarterik zailenetan, aldiz, pareta bertikalera lotutako metro erdira heltzen ez den egurrezko pasabide zaharra. Bost tontorretako batean kokatzen da, besteak beste, 2.160 metrotan, ezagun egin den tearen etxea edo tenplua. Antza, duela hainbat hamarkada biztanleek ibilbide osoa egiten zuten bertan meditatzeko.