Hozkailu eta aire girotuen etorkizun zalantzazkoa

Hozkailu eta aire girotuen etorkizun zalantzazkoa Hozkailu teknologiak ingurugiroan kostu handia du, batez ere hazten eta hazten doan erabilera masiboagatik. Azken urteetan alternatibak ikertzen hasi dira, egoera solidoan mantentzen diren metodo kalorikoak kasu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hozkailu-eta-aire-girotuen-etorkizun-zalantzazkoa/@@download/image/Calor-Verano.jpg
2019/07/05

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Hozkailu teknologiak ingurugiroan kostu handia du, batez ere hazten eta hazten doan erabilera masiboagatik. Azken urteetan alternatibak ikertzen hasi dira, egoera solidoan mantentzen diren metodo kalorikoak kasu.
Hozkailu eta aire girotuen etorkizun zalantzazkoa

Freskagarri bat edatea edota giro atsegin batez gozatzea udako egun bero batean jarduera garrantzirik gabekoak dirudite. Halaber, garraioa eta iraungitze data duten elikagai edo botiken biltegiratzea oinarrizko behar bezala ulertzen dugu eta pentsatzen dugu ziurtatuak ditugula. Prestazio guzti hauek ordea, lehen munduko luxuak dira eta hozkailu teknologiak beharrezkoak dira mantentzeko, horrek ingurugiroan duen kaltearekin.

Egun 3.600 milioi aire girotu aparatu daude mundu guztian, eta zenbakia bikoiztu egingo da datozen 30 urteetan, garapen prozesuan dauden herrialdeetan erdi mailako klaseak hazi egingo direlako.

Hotz artifiziala jada eraikin, etxebizitza eta komertzioetan kontsumitzen den energiaren %20 da, eta horregatik, sistema hauetan hobekuntza eta berrikuntzak oso ongi etorriak dira. Gainera, hozte sistema zabalduenak kaltegarriak dira ingurugiroarentzat eta horregatik ere beharrezkoa da sistema berriak asmatzea. Egun erabiltzen diren osagaiak eta jaurtitzen dituzten gasek negutegi efektua potentziatzen du.

2050. urtean gas horien askatze nahi gabeko, baina ohikoak CO2aren jaurtiketen %10 suposatuko du. Horregatik, Europar Batasunak hozte sistema honen ezabatze mailakatua martxan jarriko du datorren hamarkadan. Begi bistakoa da aldaketa klimatikoarekin aurkako borrokan teknologia eraginkorragoak eta ingurugiroarekin errespetagarriagoak ezinbestekoak direla.

Egungo metodoen alternatibak
Berriki kristal plastikoak deitutako materialak identifikatu dira eta egungo lurruntze sistemarekin alderatu daitezke. Energia hau molekulen antolamenduak sortzean geratzen da. Horrela, hauek aldatzean materiala aldatzen da. Haatik, gasen alternatiba bilatzea erronka zientifiko bat da oraindik, baina erabat ezinbestekoa ingurugiroarentzat. Kristal plastikoak deitutako material honen aurkikuntza garrantzitsua da eta hozte sistemak eraldatu ditzake guztion onerako.