“How to Destroy Angels EP” **

“How to Destroy Angels EP” ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/how-to-destroy-angels-ep/@@download/image/How_to_Destroy_Angels_How_to_Destroy_Angels_EP.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
How to Destroy Angels
110.zenbakia
Trent Reznorrek bere emazte Mariqueen Maandingekin sortu berri duen taldeak sei kantuz osaturiko EPa kaleratu berri du. Nine Inch Nails ukituak nabarmenak dira soinuan, erritmo kaxa eta atzeko pianoan batez ere. Hala ere, kantuak monotonoak suertatzen dira Mariqueenen lokartzeko moduko melodiekin. Orokorrean oso lan arina eta landu gabea iruditu dakioke NINen jarraitzaileari. Rock industrialean eragin handiena izan duen musikaria izanda, zertxobait gehiago espero zitekeen. Alde ona: euren webgunean (http://howtodestroyangels.com/) EPa debalde jaitsi daiteke.