House musika sesioa Altsasuko Lurrazpin

Gorputzak parranda eskatzen dizula baina ez dakizula nora jo? GAZTEZULOk moldatuko dizu asteburu bikaina eta ez zara damutuko! Trikitixa, twist dantzagarria, rock gogorra, ska, folka
zer nahiago duzu? Kontsultatu gure agenda eta osatu zure neurrirako plana.
Hesian, Betagarri, The Sparteens, Bizardunak, Su Ta Gar, Kerobia, Zea Mays... aukera zabala eta anitza dugu asteburu honetan Euskal Herrian. Udako azken asteak izanagatik ere jai girorik ez baita falta gure herrietan. Ostiralerako eta larunbaterako plana zure esku utziko dugu, gure agendan aurkituko duzu ziur! Eta, bide batez, proposamen hoberik baduzu, idatzi eta partekatu gu guztiokin. GAZTEZULOko erredakziotik igandea borobiltzeko proposamena doakizu: House musika sesioa Rikikazuren eskutik Altsasuko Lurrazpi tabernan. Gauerditik aurrera, beraz, Altsasuko festetara animatzen den orok badauka dantzarako doinurik.