Hotza egiten duenetan ohetik erraz ateratzen lagunduko dizun metodoa
Iritsi dira tenperatura hotzak, eta goizetan ohetik altxatzea geroz eta zailagoa da, batez ere merkurioa zerotik oso hurbil dagoenean. Baina lasai, egun hotzetan ohetik azkar samar ateratzeko teknika bat existitzen da eta.
The Mirror egunkariak bildu zituen loan aditua den Martin Seeley aholkuak goizetan animoa igo eta manta tartetik hanka ateratzeko.
Aholkuetako bat '10 segundoko araua' aplikatzea da. Arau hau sinplea da: alarma jotzen duenetik 10 segundo igaro baino lehen ohetik atera behar gara.
Behin ohetik ateratzea lortu badugu, arropa epel bat jantzi behar dugu, adibidez, bata bat, eta gelatik irten; horrela, ez dugu berriro ohera itzultzeko aukerarik izango.
"Hotza egiten duenean esnatu eta ohean geratzea, gainera pentsatuz sekulako hotza egiten duela ez da egokiena; pentsamendu honek sarritan okerrago sentiarazten gaitu eta egunari aurre egiteko motibazioa kentzen digu," azaldu du Seeley-k.
Behin esnatuta, hurrengo gomendioa dutxa bero bat hartzea da, gure gorputzaren tenperatura doitzeko eta, janzten garen bitartean, epeltasun hori denbora luzeagoz mantentzeko. Zer deritzozu? Nahiko aholku logikoak direla iruditu zaigu. Esateko errazagoak egiteko baino, ezta?
