HOTSAK DANTZAN ****

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko lagunak ez dira geldirik egotekoak. Elektronikari eta musika beltzari tokia egitearren, Dantza Baltza izeneko sail berria sortu dute. Eta Dantza Baltza sailaren aurkezpen gisa, zer hobe diskoetxeko taldeen kantuak hartu, eta kantu horiek nahasketa berriekin elektronikara eta doinu beltzetara ekartzea baino? Berrirakurketa hori egin du Jimmy Bidaurretak, eta emaitza benetan interesgarria da. Tapia eta Leturia, UEK, Txuma Murugarren, Karidadeko Benta, Petti, Sexty Sexers (a ze paranoia!)
erabat mudatuta topatuko dituzu hemen. Baltz dago kontua, oso baltz; eta dantzagarri, oso dantzagarri.