Hotel Tivoli **

Hotel Tivoli ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hotel-tivoli/@@download/image/74hoteltr.jpg
2007/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Anton Reixa. Aktoreak: Luis Tosar, Gines Garcia Millan, Mikel Erentxun, Olatz Beobide. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2007. Iraupena: 112 minutu. 
74.zenbakia
Hotel Tivoli **
Os Resentidos musika taldearen abeslaria kameraren atzean jarri zaigu beste behin. Oraingo honetan, halabeharrak jositako hamaika istorio txiki dakartza El lapiz del carpintero pelikularen zuzendariak. Tivoli hotel portugaldarrean hasten da filma. Bertan, metxero bat lapurtuko du enpresari espainiar batek. Pizgailu hori esku ezberdinetatik igaroko da; umorez eta malenkoniaz zipriztindutako hainbat istorioren lekuko bihurtuz. Bilbon lekututako bi istorio ere badira filmean. Horietako batean, Mikel Erentxun musikaria emakume eder bat liluratzen ahalegintzen da Guggenheim aurrean. Maitasunaz, komunikaziorik ezaz eta bakardadeaz blaiturik daude istoriotxo gehienak. Tamalez, emaitza oso irregularra da.