Hotel suediar honek doako egonaldia oparituko dizu

Hotel suediar honek doako egonaldia oparituko dizu Trukean, soilik gauza bat eskatuko dizu; mugikorrari atseden ematea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hotel-suediar-honek-doako-egonaldia-oparituko-dizu/@@download/image/fw7m8hql8khet3xfkzii.jpg
2019/02/14
berria
Trukean, soilik gauza bat eskatuko dizu; mugikorrari atseden ematea!
Hotel suediar honek doako egonaldia oparituko dizu

Zer da hotel batera iristean galdetzen duzun lehen gauza? Gelako zenbakia? Jatetxe gomendagarri bat? Hala Wifiaren pasahitza? Azken hau bada zure lehen aukera, beharbada zaila egingo zaizu hotel suediar honek plazaratu duen eskaintzarekin betetzea. Göteborg-en kokatutako Hotel Bellorak doako egonaldia oparituko dizu. Tentagarria, ezta? Hori bai, baldintza bat du eskaintzak; egonaldiak irauten duen tartean, mugikorra alde batera uztea.

Hain zuzen, sare sozialak alboratzen dituzula egiaztatzeko, hotelak Skärmfri izeneko lanpara bereziak jarri ditu gelatan; lanpara hauek Facebook, Instagram, Twitter eta bestelako sare sozialetako trafikoa neurtzeko gaitasuna dute. Hala, erabilera denbora gehiegizkoa izan denean, lanparek argi gorrira egiten dute salto.

Hau jakinda, gai izango zinateke egonaldiak irauten duen denbora tartean mugikorrari eta sare sozialei atseden emateko? Hala bada, hemen duzu izena emateko aukera!