Hotel paregabea

Kaltenbach herrian, austriar Alpeetan, kokatuta dago Kristallhütte izeneko hotel ultramodernoa. Bertara heltzeko modu bakarra tranbiaz da. Bisitariek instalazio ezin eleganteagoak topatuko dituzte inguru paregabean; baita boladan dauden Dj-en zuzeneko emanaldiak ere. Hala, toki esklusiboan kokatutako aberatsentzako beste hotel bat dela pentsa daitekeen arren, hori baino gehiago da. Izan ere, arte modernoaren alde apustu handia egin duen espazioa da, eta bertan topatu daitezke gaur egungo arte surrealistaren zenbait maisulan. Hotelaren diseinuak ultramodernitatearen eta estilo klasikoaren arteko nahasketa iradokitzen du.