Hot Wire My Heart/Baby You're So Repulsive

AEBetako Mendebaldeko Kostaldean grabaturiko lehendabiziko punk singlea izan zen Crime taldearena. 1976an plazaratua, itzal handia eduki zuen geroago sorturiko hardcore mugimenduaren baitan. Disko honen makina bat bertsio pirata dabil hor zehar, baina Kitten Charmer zigiluak jatorrizko grabazioak lortu eta digitalki masterizatu ditu berriro. New York hiriko Sonic Youth bandak Sister diskoan bildu zuenean bihurtu zen ezagun Hot Wire My Heart kanta. Gitarra zorrotz, gordin eta sutsu horiek oraindik mina eragiten dute.