Horretarako ere motza

Horretarako ere motza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/horretarako-ere-motza/@@download/image/39p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Bill Clinton, AEBetako presidente ohia, ez zen batere azkarra, ez teknologia berrien erabileran behintzat. Berak bidalitako 40 milioi posta elektroniko aurki daitezke bere agintaldian osatutako artxiboetan. Hala ere, haietatik bi besterik ez zituen bidali presidente ohiak, gainerako 39.999.998 mezuak presidentearen laguntzaileek bidalitakoak dira. Gainera, artxiboen arduradunak azaldu duenez, Clintonek bidalitako bi mezuetatik lehena posta elektronikoa erabiltzen ikasteko izan zen. Bigarrena? John Glenn astronautari bidali zion.