Horrela kontatu dizugu Oscarren 90. edizioa

Oraindik gaupasatik errekuperatzen dabiltza GAZTEZULOko Gaizka Izagirre eta Ane Urrutikoetxea kazetariak; Oscarretako alfonbra gorrian eta sari banaketan gertatutakoa kontatu dute zuzenean sare sozialetan. Oraindik ez dakizula nolakoa izan den 90. edizioa? Hemen duzu kontaketaren laburpen bat!
SARIDUNAK
Goizeko 7:00etan jakin dugu zeintzuk izan diren aurtengo irabazleak:
#OscarSariak honela banatu dira:
— Gaizka Izagirre 🎬 (@Gaizka_Izagirre) 2018(e)ko martxoak 5
Film onena #TheShapeofWater
Zuzendari onena #GuillermoDelToro
Emakumezko akore onena #FrancesMcDormand
Gizonezko aktore onena #GaryOldman
Ingelesez besteko film onena #UnaMujerFantastica
Animaziozko filma #Coco#GaztezuloOscarSariak pic.twitter.com/sbt46gZOaP
Azkenean #OscarSariak honela banatu dira:
— Gaizka Izagirre 🎬 (@Gaizka_Izagirre) 2018(e)ko martxoak 5
-The Shape of water - 4
-Dunkirk - 3
-Three Billboards... - 2
-Coco - 2
-Darkest hour- 2#GaztezuloOscarSariak #Gaztezulo
ALDARRIKAPENAK
Alfonbra gorrian ez zen aldarrikapen berezirik gertatu, baina gala hasi bezain laster, Harvey Weinsteinen aurkako aldarrikapenak entzuten hasi ginen; onena? Frances McDormand-ek emakumezko aktore onenaren saria jaso zuenean emandako diskurtsoa! Aretoko emakume guztiak altxa zituen: "Begiratu zuen ingurura, zeren denok ditugu istoriak kontatu eta finantzatzeko, beraz, ez gaitzazue festaz hitz egin. Zuen bulegoetara gonbidatu gaitzazue, edo gure bulegoetara etorri zaitezkete, eta hitz egingo dugu".
#FrancesMcDormand aktoreak #OscarSaria irabazten duen unea #GaztezuloOscarSariak pic.twitter.com/drYvFMelHi
— Gaizka Izagirre 🎬 (@Gaizka_Izagirre) 2018(e)ko martxoak 5
GAUEKO ANEKDOTAK
Betiko legez, Jennifer Lawrencek gaueko argazki biralena eskaini zigun! Horrekin batera, memeak sortzeko moduko janzkerak ikusi ziren:
Gaueko argazki biralena #JenniferLawrence #GaztezuloOscarSariak pic.twitter.com/KW8jqPCiuM
— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 2018(e)ko martxoak 5
#GaztezuloOscarSariak alfonbra gorrian estiloarekin erortzen ere jakin behar da... pic.twitter.com/zVzazAl976
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2018(e)ko martxoak 5
#GaztezuloOscarSariak Eta hau... zer da? #StVincent pic.twitter.com/5isMEoi48F
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2018(e)ko martxoak 5
#GaztezuloOscarSariak hau hasi besterik ez da egin, eta dagoeneko badugu gaueko jantzi itsusi-arraroena: adi #AdamRippon patinatzailearen jantziari! pic.twitter.com/SuIBU0kjl1
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2018(e)ko martxoak 4
[#Birala] Oscar sarien bezperan antolatzen den ekitaldi batean ateratako argazkia; Jatorri Euskalduna duen #GarbiñeMuguruza tenislaria (bere aita, Josetxo Muguruza, Azkoitiarra), #EmmaStone aktorea eta #BillieJeanKing tenislari ohiarekin batera. #GaztezuloOscarSariak pic.twitter.com/ekt2yjXzdv
— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 2018(e)ko martxoak 4
#GaztezuloOscarSariak #MerylStreep Aurkitu ezberdintasunak: pic.twitter.com/CFAmk0xc0u
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2018(e)ko martxoak 5
GAZTEZULOko KINIELAN parte hartu zenuen? Adi! Laster emango dugu irabazlearen berri sare sozialetan!!