Horma autopista erdian

Horma autopista erdian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/horma-autopista-erdian/@@download/image/2011443317horma.jpg
2012/12/13
berria
Egun batetik bestera eta inongo oharrik, kartelik edo argirik jarri gabe, hormatzar bat altxatu dute Xiango autopistan alderik alde. Antza, errepidean konpontze lanetan zebiltzan langileek altxa zuten, euren segurtasunerako. Txinako Shaanxi probintziako autopista honetan 110 kilometro orduko abiadura baimentzen dela kontuan hartuta, istripuak bezalaxe, demandak ere zientoka heldu dira.