Horia eta grisa, 2021erako Pantonek aukeratutako koloreak

Horia eta grisa, 2021erako Pantonek aukeratutako koloreak 'Illuminating' (horia) eta 'Ultimate Gray' (grisa) datorren urtea alaitzeko aukeratu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/horia-eta-grisa-2021erako-pantonek-aukeratutako-koloreak/@@download/image/1366_2000.jpeg
2020/12/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Illuminating' (horia) eta 'Ultimate Gray' (grisa) datorren urtea alaitzeko aukeratu dituzte.
Horia eta grisa, 2021erako Pantonek aukeratutako koloreak

Urtero, Pantonek datorren urteko kolorea aukeratzen du; gauzak horrela, 2020rako Classic Blue izenekoa aukeratu zuen (urdin iluna). Aldiz, 2021erako baten beharrean bi kolore aukeratu dituzte, "indarra eta positibotasuna" transmititzeko: aukeratuak Illuminating 13-0647 (horia) eta Ultimate Gray 17-5104 (grisa) dira.

Pantoneren esanetan, bi kolore hauek elkartuta indarra eta itxaropena transmititzen dituzte; Illuminating edo horia denak berotasuna eta eguzkiaren energia transmititzen ditu, eta Ultimate Gray edo grisak aldiz gauza solidoen irmotasun eta segurtasuna. Biak elkarrekin, positibotasuna eta erresilientzia helarazten dute, datorren urteari aurre egiteko behar-beharrezkoa izango duguna.

 

 

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de PANTONE (@pantone)