Hori duk sasoia!

Hori duk sasoia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hori-duk-sasoia/@@download/image/zur_lur_fauja_s_1370508420.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Hori duk sasoia!
Munduko maratoilaririk zaharrenak erretiroa hartu du. Fauja Singh-ek 102 urte ditu eta bere bizar zuriagatik eta buruan daraman sij turbanteagatik da ezaguna. 2011n Torontoko maratoian hartu zuen parte 100 urterekin, halakorik egin duen gizon zaharrena bilakatuz. Aurten zintzilikatu ditu zapatilak betirako, Hong Kongo lasterketan aritu ostean.