Hori duk eta!

Mr. T dirudi, baina Andres Gardin du izena eta taxi gidaria da Panaman. 64 urteko gizon honen ametsa Guiness Records liburuan sartzea da eta, oraindik lortu ez duen arren, meriturik behintzat ez zaio falta: sei ordutan 500 koko zuritzeko gai da, horretarako hortzak bakarrik erabilita. Momentuz, bere herriko kaleetan eta bizilagunen aurrean errepikatzen du balentria, inoiz bere burua Guinessen ikusteko esperantzaz.