Hori desodorante eraginkorra!
Alemaniako Buesum herriko gazteentzako aterpean boladatxo bat pasatzen ari ziren emakume batzuek zenbait desodoranteren eraginkortasunaren proba grafiko ederra eman digute. Antza, desodoranteetako gasek komuneko sabaia zeharkatu zuten, eta suteen kontrako alarmak jo zezan eragin zuen horrek. Polizia buruak esan duenez, ondorioak ikusita, pasadizoaren protagonistek desodorantearen erabilera murriztea espero dute orain.