Honor found in Decay

Honor found in Decay https://www.gaztezulo.eus/albisteak/honor-found-in-decay/@@download/image/neurosis_honor__1359115958.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Neurosis
136.zenbakia
Isis-ekin post-metalak zerua ukitu bazuen, lehenago Neurosis-ek ezarri zuen oinarri sendoari esker izan zen. Isis etorri eta joan zen zeukan guztia eman ondoren; Neurosisek bidean dirau, hogeitazazpi urteren buruan hamargarren lan luzea atera eta eszenatokietan egurra emateko prest. Abestiak, luzeak bezain astunak, poliki-poliki garatzen dira, gero eta astunago, fisikako legeak hautsi eta grabitaterik gabeko klimax estatiko batera iritsi arte. Scot Kellyren ahots etsiaren agindupean, gure borondatea bahitzen dute riff errepikapen amaigabeek. Buruko gaitz bat sor dezakeela inor gutxik uka dezake, batzuk pozez zoratuta eta beste batzuk hondoa jota. Jarraitzaile eta detraktore. Neurosisen betiko patua.