Hong Kongeko auzitegi gorenaren erabakiaren ostean, trans pertsonek dokumentuetan euren generoa aldatu dezakete kirurgia egin beharrik gabe

Hong Kongeko auzitegi gorenaren erabakiaren ostean, trans pertsonek dokumentuetan euren generoa aldatu dezakete kirurgia egin beharrik gabe Hong Kongeko auzitegi gorenak epai historikoa eman du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hong-kongeko-goi-tribunalaren-erabakiaren-ostean-trans-pertsonek-euren-generoa-aldatu-dezakete-dokumentuetan-kirurgia-burutu-beharrik-gabe/@@download/image/kongkongfreepress.jpg
2023/02/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hong Kongeko auzitegi gorenak epai historikoa eman du.
Hong Kongeko auzitegi gorenaren erabakiaren ostean, trans pertsonek dokumentuetan euren generoa aldatu dezakete kirurgia egin beharrik gabe

Pertsona transgeneroek identitate-dokumentuetan euren sexua aldatu ahal izango dute kirurgia egin beharrik gabe. Auzitegi Gorenaren azken erabakiak dio gobernuak kirurgiarik burutu ez zuten bi pertsona transgeneroren eskubideak urratu zituela euren generoa nortasun-dokumentuetan aldatzearen eskaerari ezezkoa ematean.

Errekurtso legala 2019an aurkeztu zuten bi pertsona hauek eta azkenik lortu dute euren nortasun-dokumentuak aldatzea. Honela, izugarri inbaditzaileak diren kirurgiak ez dituzte pairatu beharko trans pertsonek, hala ez badute nahi bederen. Oraindik egiteke asko badago ere, aurrerapauso itxaropentsua da epai hau.