Honelako itxura du zeruak zeharkatu ditzakeen lehen auto hegalariak

Honelako itxura du zeruak zeharkatu ditzakeen lehen auto hegalariak Dirudienez auto hegalariak jada ez dira fikzioa izango. San Frantziskoko (Kalifornia, AEB) erakunde batek prototipoa aurkeztu du eta dirudienez, behin behinean, zeruak zeharkatzeko behar duen onarpen federala eskuratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/honelako-itxura-du-zeruak-zeharkatu-ditzakeen-lehen-auto-hegalariak/@@download/image/Captura de pantalla 2023-08-30 a las 9.51.31.png
2023/09/04
Dirudienez auto hegalariak jada ez dira fikzioa izango. San Frantziskoko (Kalifornia, AEB) erakunde batek prototipoa aurkeztu du eta dirudienez, behin behinean, zeruak zeharkatzeko behar duen onarpen federala eskuratu du.
Honelako itxura du zeruak zeharkatu ditzakeen lehen auto hegalariak

Alef deitutako erakundea dago honen atzean, eta berriki, -interneten aurkitu daitekeen bideo batean-, auto hegalaria erakutsi du. 

“Azimov, Bradbury eta zientzia fikziozko bestelako idazleen liburuak irakurtzen hazi nintzen, Back To The Future, The Fith Element eta Blade Runner ikusten” esan du erakundearen sortzaileetako bat den Jim Dukhovny Alef-ek. Auto hegalariak errealitate bihurtzeko zientzia fikzioan oinarritu omen da. Zazpi urtetik hona ari dira lanean, eta berriki, Estatu Batuetako Hegaldien Administrazio Federalak (FAA ingeleseko sigletan) argi berdea eman die prototipoa errealitate bihurtzeko. 

Baimen berezia da, espazio oso mugatuetan, helburu oso mugatuengatik, hegan egiteko. Baimena garrantzitsua da, ordea, askatasuna ematen baitio erakundeari hegaldi probak egiteko, jendeari erakusteko eta erakustaldi publikoak egiteko. Alef erakundeak iragarri duenez, laster egingo dituzte. Dukhovny-en ustez, bidaiatzeko modurik eraginkorrena da, zaldietatik autorako eboluzioaren parekoa. Alef A modeloa %100 elektrikoa da, garaje batean kabitzen da, errepideetatik zirkulatu dezake eta modu bertikalean aireratu eta lurreratu, helikoptero baten moduan.

Ibilgailuak 300.000 dolar balio ditu, baina erakundeak espero du prezioa murrizten joatea eta etorkizunean 30.000 dolar inguru balioko duela uste dute. Dukhovny-en aurreikuspenen arabera, auto hegalaria eskuragarri egongo da 2030. urterako eta jada aurre eskariak jasotzen ari da. Eskarien ilaran jartzeko 150 dolar ordaindu behar dira eta lehentasuna eduki nahi izanez gero 1.500 dolar. Ikusteke dago oraindik zer nolako lizentzia eta formazioa beharko diren makina hori erabiltzeko. Baina zorionez, Australiako unibertsitateak hau aurreikusi du eta auto hegalarientzako ikastaroak eskaintzen ari dira.