Hondarribian, lehia uretan eta festa lehorrean

Hondarribian, lehia uretan eta festa lehorrean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hondarribian-lehia-uretan-eta-festa-lehorrean/@@download/image/20108191824trainera-hondarribia1.jpg
2012/12/13
berria
Hondarribian, lehia uretan eta festa lehorrean
Estropadek festa giroa eramango dute Hondarribiara asteburuan. Larunbatean eta igandean izango da lehia uretan, baina buzti gabe ere izango da zerekin gozatu: herri bazkaria, musika, erraldoi eta buruhandiak…



Larunbat goizean, Gipuzkoako Emakumezkoen Ligako estropada jokatuko dute. Hura bukatuta, KAE 1 Ligako proba izango da. Arratsaldean, disko txosna irekiko du Hondarribia Arraun Elkarteak eta gauean, kontzertu eta disko festa antolatuko dituzte Arrantzale auzoan.
Igande goizean fanfareek herriko kaleak girotuko dituzte eta 12:00etan San Miguel Ligako estropada jokatuko dute. Bandera irabazleari eman ostean, zaleen arteko senidetze bazkaria izango da. Asteburua bukatu aurretik, Izugarria erraldoi eta buruhandi konpartsa aterako da eta Sunbillatik Kantuz Kantu taldeak euskal kanta tradizionalak abestuko ditu.